Vol. 71 No 3-4 (2018): EGAN
AZTERKETA LITERARIOAK

Euskal nazionalismoa Ramon Saizarbitoriaren Martutenen: Iñaki Abaituaren eta Juliaren gogo-bihotzetan haztakatzen

Iker Legarreta
Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra. Euskal Herriko Unibertsitatea

Publiée 2019-10-02

Mots-clés

  • euskal nazionalismoa,
  • nazio-identitate euskalduna,
  • gogo-bihotzak eta oroimena

Comment citer

Legarreta, I. (2019). Euskal nazionalismoa Ramon Saizarbitoriaren Martutenen: Iñaki Abaituaren eta Juliaren gogo-bihotzetan haztakatzen. GAN, 71(3-4). onsulté à l’adresse http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/204

Résumé

 Ramon Saizarbitoriaren Martutene  eleberria oinarri, euskal nazionalismoaren nondik norakoen azterketa izango da artikulu honen muina. Martutenek, euskal literaturaren historiako lan garrantzitsuenetakoa denak, badu euskal nazionalismoari buruzko berbaldi egituratu, aberats eta zabala. Eleberriko bi protagonista nagusiek,   Iñaki Abaituak eta Juliak, hezurmamitzen   dute diskurtso hori, haien bizipenak, sentimenduak eta hausnarketak direla bide.

Bi pertsonaia nagusi horiek eskaintzen digute euskal nazionalismoaren gaiari –eta, bidenabar, nazio-identitateari– eta bi horiekin harremanetan dauden hamaika alderdiri heltzeko parada: euskal nazionalismoaren oinarriak eta haren transmisioa, nazio-identitateak klase eta genero aldagaiekin duen lotura eta harremana,   nazio-identitatea   bizitzeko   eta sentitzeko era, nazio-identitate horrek unean-unean sortzen dituen zailtasunak eta kontraesanak, nazio-identitatearekiko harrotasuna eta aldarrikapena, belaunaldiz belaunaldi jasotako nazio-identitatea eta horren zama, hurrengo belaunaldiei helarazi beharreko nazio-identitatea, horri loturiko irakaspenak etab.

Euskal nazionalismoaren, nazio-identitate euskaldunaren, iragana –oinarri historikoak–, oraina eta geroa batuko dituen ibilbidea egingo dugu Abaituaren eta Juliaren eskutik.