Euskal nazionalismoa Ramon Saizarbitoriaren Martutenen: Iñaki Abaituaren eta Juliaren gogo-bihotzetan haztakatzen
Publicado 2019-10-02
Palabras clave
- euskal nazionalismoa,
- nazio-identitate euskalduna,
- gogo-bihotzak eta oroimena
Cómo citar
Resumen
Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria oinarri, euskal nazionalismoaren nondik norakoen azterketa izango da artikulu honen muina. Martutenek, euskal literaturaren historiako lan garrantzitsuenetakoa denak, badu euskal nazionalismoari buruzko berbaldi egituratu, aberats eta zabala. Eleberriko bi protagonista nagusiek, Iñaki Abaituak eta Juliak, hezurmamitzen dute diskurtso hori, haien bizipenak, sentimenduak eta hausnarketak direla bide.
Bi pertsonaia nagusi horiek eskaintzen digute euskal nazionalismoaren gaiari –eta, bidenabar, nazio-identitateari– eta bi horiekin harremanetan dauden hamaika alderdiri heltzeko parada: euskal nazionalismoaren oinarriak eta haren transmisioa, nazio-identitateak klase eta genero aldagaiekin duen lotura eta harremana, nazio-identitatea bizitzeko eta sentitzeko era, nazio-identitate horrek unean-unean sortzen dituen zailtasunak eta kontraesanak, nazio-identitatearekiko harrotasuna eta aldarrikapena, belaunaldiz belaunaldi jasotako nazio-identitatea eta horren zama, hurrengo belaunaldiei helarazi beharreko nazio-identitatea, horri loturiko irakaspenak etab.
Euskal nazionalismoaren, nazio-identitate euskaldunaren, iragana –oinarri historikoak–, oraina eta geroa batuko dituen ibilbidea egingo dugu Abaituaren eta Juliaren eskutik.