Vol. 76 No 3-4 (2023): EGAN aldizkariaren 75. urteurrena 1948-2023
IKERMATERIALAK

XV-XVII. mendeetako Euskal Herriko edizioa ikertzeko materialak

Publiée 2024-01-02

Mots-clés

  • Euskal Herriaren historia; edizioa; inprimatzailea; bibliografia; XV-XVII. mendeak.

Comment citer

Lopez De Luzuriaga Martinez, I. (2024). XV-XVII. mendeetako Euskal Herriko edizioa ikertzeko materialak. GAN, 76(3-4). onsulté à l’adresse http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/5328

Résumé

Artikulu honetan, XV. mende hondarretik XVII. mende amaiera arte, edi-
zioak Euskal Herriko lurraldean izan zituen testuinguru, inprimatzaile eta idazla-
nen berri ematen da. Gaiaren inguruko orain arteko albisteak eta ikermaterialak
sintetizatu, osatu eta eguneratu nahi dira aztergaiko lurralde osorako. Irakurleak
aurkituko du Johannes Gutenbergek inprenta asmatu eta lau hamarkadara
Euskal Herrira heldu zela, eta pixkanaka Nafarroa Garaian garatu zela lehenik,
Kontrarreformaren epelean. Inprimatzaileak ibiltariak eta arrotzak izatetik,
XVII. mendearen amaieran ekoizpena areagotu ahala, Iruñean, Baionan, Donos-
tian eta Bilbon udal- eta foru-agintarien hegalpean finkatzen hasi ziren iraun-
korki. Araban, berriz, 1722 arte ez zen moldiztegirik instalatu.