Publiée 2024-01-02
Mots-clés
- Haur eta Gazte Literatura; Lehen Hezkuntza; bitartekariak; ira- kurketa aukeraketa; irakurketa ohiturak
Comment citer
Ce travail est disponible sous licence Creative Commons Attribution - Pas d'Utilisation Commerciale - Pas de Modification 4.0 International.
Résumé
Artikulu honen helburu nagusia Lehen Hezkuntza amaitzen ari diren ikas-
leen irakurketa hautaketan bitartekariek duten eragina aztertzea izan da. Iker-
keta aurrera eramateko, ikerketaren marko teorikoan, liburuen hautaketa proze-
suak, bitartekarien garrantzia, haurren irakurketa beharrak eta eskolako litera-
tur kanonen inguruan adituek esandakoak aztertu dira. Ondoren, aldagai horiek
kontuan hartuz, galdetegi bat sortu da. Hirugarren urrats bezala, ikastetxe ba-
teko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 97 ikasleri pasa zaie galdetegia, pape-
rean idatziz betetzeko. Galdetegiak lortutako emaitzei erreparatuz, ondorioztatu
da irakurketa hautuetan eta ohituretan familiak pisu handia izaten jarraitzen
duela eta eskolak liburu aukeraketan eragin handia duela, baina liburuen aukera-
ketan bitartekari berriek geroz eta presentzia handiagoa dutela 12 urteko ikas-
leen artean, besteak beste, youtuber-ek.