Libk. 72 Zk. 1-2 (2019): EGAN
AZTERKETA LITERARIOAK

Prometeo eta Proserpinaren amodioa edo Haur besoetakoa (1970)

Amaia Elizalde Estenaga
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Gako-hitzak

  • Euskal literatura,
  • literatur kritika,
  • literatura konparatua,
  • mitokritika,
  • hipertestualitatea

How to Cite

Elizalde Estenaga, A. (2019). Prometeo eta Proserpinaren amodioa edo Haur besoetakoa (1970). GAN, 72(1-2). erreskuratua -(e)tik http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/197

Laburpena

LABURPENA

Haur besoetakoaren testuartekotasun harremanen azterketetan keltiar mitologia eta Vladimir Nabokov-en Lolita (1955) izan dira orain arte aipatuenak. Artikulu honen bidez mitologia aurrekristauaren baitako tradizio grekolatindarrak eleberriaren azaleko nahiz sakoneko mailetan duen presentzia azpimarratu nahi dugu. Proposatzen ditugun harreman hipertestualetatik ondorioztatzen da literatura lan hau euskal “goi-literatura” sortzeko saiakera bat izan zela eta “unibertsal” deitu izan den mendebaldar literatur tradizioaren genealogian txertatzen dela. Honekin batera, paganismoari lotutako irakurketa ideologikoak direla-eta zenbait xehetasun azpimarratuko ditugu.