Gako-hitzak
- Euskal gatazkaren errepresentazioa,
- protagonista femeninoa,
- gorputzaren zentraltasuna,
- identitatearen berrasmatzea,
- testu-analisia
How to Cite
Laburpena
Euskal literaturan, oraindik ez dira asko protagonista femeninoa duten eta euskal gatazka ardatz hartzen duten obrak. Hori horrela, esku arteko artikulu honek arestian aipatutako ezaugarri horiek betetzen dituen Uxue Alberdiren Jenisjoplin (Susa, 2017) liburuaren testu-analisia eskaintzea du xede nagusi. Hartzailearen aldetik harrera ona izan duen obra honen gai nagusia identitatea eta identitatearen berrasmatzea da, eta berau gorputzari eta sexualitateari lotuta gauzatzen da. Era berean, 80ko eta 90eko hamarkadetako Euskal Herrira jauzi egiten du eta besteak beste, militantzia, borroka armatua, disidentzia, klase-gatazka, bazterketa soziala, sexua, suizidioa eta droga ditu hizpide. Artikulu honetan liburuak jorratzen dituen gai horiek biltzeko saiakera egin da, baina horrez gain, testuinguru soziopolitikoari, paratestuari, espazioari edo pertsonaiei ere erreparatu zaie. Gorputzak (edo gorputz gaixotuak) kontakizunean duen zentraltasuna ere azpimarratu da lan honetan. Azkenik, Alberdiren eleberri honek euskal subjektu nazional berri bat eraikitzeko bidea irekitzen duela defendatu da, identitate nazional berri bat dakarrela alegia.