IKERKETA ARTIKULUAK
Gatazka armatuetako genero-zapalkuntzak: hurbilketa feminista Eider Rodriguezen narraziogintzara
Publiée 2021-12-01
Mots-clés
- generoa, gorpuztasuna, gatazka armatua, hitzarmen soziala.
Comment citer
Esparza Martin, I. (2021). Gatazka armatuetako genero-zapalkuntzak: hurbilketa feminista Eider Rodriguezen narraziogintzara. GAN, 74(1-2). onsulté à l’adresse http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/4602
Résumé
- Irakurketa feministak eskaintzen dizkigun lanabesak oinarritzat hartuta, ge-
neroa, hitzarmen sozialak eta heteroaraua, gorpuztasuna eta maitasun erroman-
tikoa bezalako kontzeptuei erreparatuko diegu, hau da, kontzeptu horiek nola
islatzen diren testuetan eta zein eragin daukaten genero-kokapenean. Gatazka
armatua zutabe sendoa da Rodriguezen narrazio askotan, eta emakumezko pro-
tagonistak konfliktoaren atzean irudikatzen dira, itzalpean. Hori dela eta, ezin-
bestekoa iruditzen zaigu haien kokapena aztertzea eta baita fikziozko lanetan
arau sozialen, kulturalen eta ideologikoen aurrean emakumeei eskaintzen zaien
edo beraiek hartzen duten jokaera azaltzea ere.