Artikuluak eskatzeko deia
Egan literatura aldizkaria Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1948. urtetik argitaratzen du. 1953an hasi zen euskara hutsez argitaratzen, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Ordutik Egan euskara hutsezko aldizkaria da. Literatura arloko jatorrizko lanak argitaratzen dira. Aldizkariak leku egin nahi die saiakera eiteko idazlanei, eta baita ikerketamaterialak (erreferentziazko edota gai zehatz baten inguruko bibliografiak, corpus argitaragabeak...) direnei ere. Orobat argitaratzen dira literaturaz diharduten liburuen aipamenak. Beste diziplina bati atxikiak izan arren, literaturarekin ageriko lotura izan dezaketen lanak ere aintzat hartzen dira.
Literatura azterketen lerroa ez ezik sorkuntzarena ere zabalik du Eganek, eta poesia, narrazio laburrak eta itzulpenak biltzen ditu, aldizkariaren ibilbideari jarraituz.
Artikuluak bi adituk berrikusten dituzte (ebaluazio itsu bikoitza); gainerako idazlanek ez dute kanpo-ebaluaziorik izango.
Egileak ziur egon behar du bidaltzen duen lanak aldizkariaren gidalerroak betetzen dituela: /ojs/index.php/egan/about/submissions
Idazlanak online bidali behar dira, OJS plataformaren bidez: /ojs/index.php/egan/about/submissions
OJS erabiltzeko zailtasunik izanez gero edo beste argibideren bat eskatzeko, mezu bat bidali helbide honetara: egan.bascongada@gmail.com
Aldizkariak berehalako eta doako sarbide irekia eskaintzen du. 2019tik ale guztiak (1948tik argitaratuak) webgune honetan daude PDF formatuan.