Vol. 77 Núm. 1-2 (2024): Euskal literatura aldizkariak eta periferiak
ARTIKULUAK

XXI. mende hasierako euskal literatura aldizkariak eta politika kulturalak: sarrera bat

Publicado 2024-07-16

Palabras clave

  • euskal literatura aldizkariak; euskal literatura garaikidea; politika kulturala; literatura blogak; kontsentsuaren kultura.

Cómo citar

Egaña Etxeberria, I. (2024). XXI. mende hasierako euskal literatura aldizkariak eta politika kulturalak: sarrera bat. GAN, 77(1-2), 57–84. ecuperado a partir de http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/5379

Resumen

  • Artikulu honen helburua 2000tik honako euskal aldizkari literarioak eta beraien proposamen estetiko-ideologikoak aztertzea da eta horren bidez XXI. mende hasierako euskal literatura garaikidearen historiari eta periodizazioari ekarpena egitea. Artikuluak ibilbide kronologiko bat proposatzen du 2000ko urteen hasierako Ostiela!ren kontrakulturatik 2019an argitaratzeari utzi zion Lekore aldizkarira arte. Paperezko aldizkarien gainbehera eta krisiaren ostean blogek eta aldizkari elektronikoek ekarritako aldaketak aztertzen dira bertan. 2000etako aldizkariek (Volgako Batelariak, Sareinak, Bazka) literaturaren normalizazioa interpelatu eta zalantzan jarri zutela argudiatzen da, halaber. 2010eko hamarkadan  testuinguru soziopolitikoaren aldaketak aldizkarien izaerari eragin ziela proposatzen da, eta  haien profesionalizazioa eta instituzionalizazioa gertatu zela. Aldizkariek zein adostasun eta kontsentsu interpelatzen eta zalantzan jartzen duten ere aztertu da.