Literatur kritika feminista eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboa Kattalin Minerren Moio liburuaren bidez
Publicado 2023-02-15
Palabras clave
- literatur tertulia, kritika feminista, kritika kolektiboa, hezkun- tza literarioa, ezagutza kolektiboa.
Cómo citar
Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-SinDerivadas 4.0.
Resumen
Ikerketa honetan 2022ko UEUko Udako Ikastaroetan antolatutako formazio
baten baitan egindako literatur tertulia bat aztertu da, literaturaren ikas-ira-
kaskuntza eta irakurketa kolektiboa ardatz nagusi izanik. Zehazki, literatur kriti-
ka kolektibo eta feminista egin da Kattalin Minerren Moio. Gordetzea ezinezkoa zen
(2019) liburuarekin. Aipatutako tertulian hamasei irakaslek eta bi moderatzailek
parte hartu dute. Liburua aurrez irakurri ostean, denon artean komentatu da, eta
ondoren, grabaketa transkribatu eta analizatu da. Horretarako, ikerketa kualita-
tiboa baliatu da, lan honetarako propio eraikitako sistema kategorial baten bidez
datuak sailkatuz. Horrela, ideia axialak dimentsionatu, kategorizatu eta emaitzak
atera dira. Ateratako ondoriorik nagusietako bat izan da Moio testu interesgarria
dela DBHko azken mailetan nahiz batxilergoan lantzeko, duen literatur estiloa-
gatik nahiz mahai gainean jartzen dituen gaien hurbiltasunagatik, dela errealita-
te transgeneroa, transfobia, suizidioa, dolua, osasun mentala, etab. Gai horiek
guztiak emankor ikusi dira, adin tarte horretako identitate eraikuntzarekin
lotzen direlako; betiere aldez aurretik diseinatuta, hartzaileen ezaugarriak
aintzat hartuta eta irakaslearen bitartekaritzaz lagunduta.