Vol. 72 Núm. 3-4 (2019): EGAN
AZTERKETA LITERARIOAK

JosAnton Artze Harzabal: ingurua eta poesiagintza (1969-1979)

Publicado 2021-12-01

Palabras clave

  • JosAnton Artze, Harzabal, euskal Kultur Frontea, Ez Dok Amairu, Kontrakultura, poesia esperimentala.

Cómo citar

Oronoz Anchordoqui, B. (2021). JosAnton Artze Harzabal: ingurua eta poesiagintza (1969-1979). GAN, 72(3-4). ecuperado a partir de http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/4596

Resumen

  • JosAnton Artzek Harzabal goitizena hautatu zuen garaian, une historiko
    arras berezia bizitzeko aukera izan zuen. 60ko hamarkada zen eta mundu mailan
    aldaketa sozioekonomiko zein politiko nabarmenak gertatzen ari ziren. Batetik,
    Euskal Herrian Francoren diktadura zegoen eta hasierako errepresio urteen os-
    tean euskal kulturak berpizkunderantz bideratuko zuten haziak erein zituen;
    poetak Ez Dok Amairu (1965-1972) kantagintza berriaren talde eragiletik egin
    zuen lan. Bestetik, esperimentazioa izan da Artzeren funtsezko ezaugarrietako
    bat, poesia egiteko “beste modu bat” bilatu izan du bere hastapenetatik, guztia
    zalantzan jarriz, bai idazkera euskarriak bai poemak har ditzakeen formak edota
    hoskidetasuna (ikus-poesia edota poesia-fonetikoa landuaz). Joera esperimenta-
    laz ari naizela, Jesus Mari anaiarekin txalaparta ahanzturatik berreskuratu eta
    aire berriez jantzita jendaurrean ezagutzera eman zuten. Hortaz, lehenik Harza-
    bal ezizena aukeratu zuen aldian bizi izandako ingurune hurbila deskribatuko
    dut eta, gero, orduan argitara emandako olerki-liburuak zein ikuskizunak.