Libk. 74 Zk. 3-4 (2021): EGAN
ARTIKULUAK

Poto berriro ez egiteko. Bertso-eskoletako emakume bertsolari-irakasleen ekarpen metodologikoa

Argitaratua 2022-02-01

Gako-hitzak

  • emakume bertsolariak, irakaskuntza metodologiak, lidergo dia- logikoa, eredu patriarkala, ikuspegi feminista.

How to Cite

Fernández Rodríguez, V., Alvarez Uria, A., & Vizcarra Morales, M. T. (2022). Poto berriro ez egiteko. Bertso-eskoletako emakume bertsolari-irakasleen ekarpen metodologikoa. GAN, 74(3-4). erreskuratua -(e)tik http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/4682

Laburpena

  • Artikuluaren helburu nagusia bertso-eskoletan irakasle diren emakume
    bertsolariek eskolak ematean erabiltzen dituzten metodologiak, irakasteko mo-
    duak eta baliabideak nolakoak diren ezagutzea da, eta horrekin eredu tradizio-
    nal-patriarkaletik berritzaile-feministara pasa direla frogatu eta haien
    kontzientzia feministak horretan eragina izan duen egiaztatu nahi da. Horreta-
    rako, 10 emakume bertsolari elkarrizketatu dira eta 2 emakume bertsolari-ira-
    kasleren jarduna behatu da haien eskoletan. Eskuratutako emaitzen arabera on-
    doriozta daiteke irakasle hauen metodologiek, irakaste estiloek eta baliabideek
    gaurkotze prozesu bat bizi izan dutela. Alde batetik, globalizazioak ezagutzak
    transmititzeko moduan aldaketak ekarri ditu. Bestetik, Bertsozale elkartearen
    materialetan aurreko mendean pedagogo batzuek proposaturiko teoria be-
    rritzaile eta kritikoek lekua dute. Bukatzeko, lidergo dialogikoa sustatzen da eta
    guztien ahotsak kontuan hartzen dira. Horrekin batera, oso lotuta dago
    kontzientzia feministak berarekin dakarren pedagogia feminista. Izan ere, egun-
    go emakume bertsolari-irakasleek lanean dihardute ikasle kritikoak izan dai-
    tezen, eredu hegemoniko patriarkalak inposatutako praktika diskriminatzaileak
    erreproduzitu edo jasan ez ditzaten bertsozale eta pertsona bezala.