ARTIKULUAK
Argitaratua 2021-10-01
Gako-hitzak
- euskal ipuingintza garaikidea, homosexual, sexualitate topikoak.
How to Cite
Satrustegi Andrés, I. (2021). Pertsonaia gay eta lesbianen trataera euskal ipuingintza garaikidean. GAN, 73(3-4). erreskuratua -(e)tik http://ojs.i2basque.eus/index.php/egan/article/view/3868
Laburpena
- Esan izan da euskal ipuingintza, azken urteetan batez ere, gora egiten ari
den genero narratiboa dela. Era berean, gizartean gero eta onartuago eta ohikoa-
go dira sexualitate eta genero hegemonietako disidentziak, LGTBI+ kolektiboa,
alegia. Hala bada, lan honetan, bi aztergaiak batu nahi izan ditugu. Azken hamar-
kadetan euskaraz idatzitako ipuinen lagin txiki bat hartu, eta bertan azaltzen
diren pertsonaia homosexualen –gay zein lesbiana– trataera aztertuko dugu.
Funtsean, literatura-azterketetan bildu izan diren topiko desberdinak gure lite-
raturan (nola) betetzen diren ikertuko dugu artikulu honetan.